argiasaria2007

Atzo eguerdian Lasarteko Txitxardin Beltza jatetxean izan ginen. Bertan, aurtengo Argia Sarien banaketan izan ginen, IKTeroontzat izan baita Sareko Argia interneten nabarmendu den komunikabidearentzat.

Honen bitartez eskerrak eman nahi dizkizuegu irakurri eta jarraitzen gaituzuen guztioi, zuen ekarpenekin IKTeroen blogako edukiak aberasten ahalegindu zareten guztioi eta, batez ere, Jakintza ikastolako komunitatea osatzen duzuen guztioi, guraso, irakasle eta ikasleei.

Bereziki azken hauentzat, alegia, gaur egungo eta iraganean gure ikasleak izan direnentzat, hitz batzuk idatzi nahiko nituzke: eskerrik asko gela barruan adierazi duzuen jarrera baikor eta eraikitzailearengatik. Mila saltsa berrien aurrean topatu zarete azken bi urte hauetan, askotan “sin previo aviso”. Batzuetan entzerrona handietan sartu zaituztegu eta, hala ere, zuen elkarkidetza eta laguntza jaso izan dugu beti. Zuekin bizi izan ditugun esperientziak izugarri positiboak izan direlako animatu gara hauen berri foro honetan ematea. Beraz, sari honen zati haundi bat zuena da ere. Eskerrik asko eta segi hain jator!

Bukatzeko, hemen daukazue guri dagokigunez, saria jasotzearen justifikazioa:

Bada irakasle talde bat Internetekiko duen zaletasuna bere ikasleengana zabaltzea lortzen duena. Irakasle talde hau informaziorako teknologia berrietan trebatu da eta esperimentatu dutena bere ingurukoekin bezala herritar guztiokin partekatzen ari da eten gabe. Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) hezkuntzarekin nola uztartu erakusten digute beren izenak dioen bezain ero ez dauden irakasleok.

Eguneraketa: Hona hemen Argiakoek eginiko bideoa:


Sari honi buruzko aipamenak:

   RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat  Iruzkinik ez  | Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  feed harpidetu

Kaixo guztioi! Ni galtzagorri naiz, iratxo bihurri bihurria, inon ez dago ni baino bihurriagoa den inor. Iratxoa naizenez gero, oso txikia naiz eta galtza gorri gorri batzuk daramatzat soinean. Ez ditut dutxatzeko ere kentzen. Gainera ezin dut 5 egun baino gehiago galtza gorririk gabe egon, desagertu egingo bainintzateke. Orain kontatuko dizuedan istorioak zerikusi handia du horrekin.
Kontua zera da, ……..

Egun normala zen hura, edozein bezalakoa, eta goizero bezala, lanera joateko prestatu nintzen (Iturgin modura egiten dut lan). Lanera joan aurretik nire 12 galtza gorriak tindategira eraman nituen, oso zikinak zeuden eta. Beraz, etxean geratzen zitzaidan galtza pare bakarrarekin abiatu nintzen lanera. Matxalen andrearen etxera joan behar nuen iturri bat konpontzera. Matxalen nire bizilagun petral eta kaskarina da, hori bai, oso polita da.

Beraz, Matxalenen etxeko txirrina jo nuen “PIIIII”. Andreak etxeko atea ireki eta lanean jarri ninduen. Baina lanean ari nintzela “PLAST”, geratzen zitzaizkidan galtza bakarrak zikindu nituen. Orduan etxera joan nintzen ea, zorte apurtxo batekin, galtzaren bat aurkitzen nuen ikustera.

Ezertxo ere ez. Ez nuen ezer aurkitu. Guztiz etsita nengoen, izan era, aste beteko oporrak egun horretantxe hasten ziren eta denda guztiak itxita zeuden. Lur jota geratu nintzen, lehen esan dudan bezala, ezin baitut 5 egun baino gehiago galtza gorririk gabe egon. Orduan gogoratu nintzen tindategian nituela galtzak, beraz, ziztu bizian joan nintzen bertara. Baina, ai ene, itxita zegoen. Noski, astelehen arratsaldeetan itxita egoten da tindategia. Ez nekien zer egin, baina bat batean:

Kaixo Galtzagorri! -Nire lehengusua zen, Anbroxio-.

Anbroxio nire herritik kilometro askotara bizi da eta ez da askotan etortzen ni bisitatzera. Eta gainera, nik azken aldian, eurengana bisitan joan ginenean, beren etxean utzi nituen galtzak zekartzan. Orduan, pozez zoratzen, galtza horiek jantzi nituen.

Eta kontatu dizuedan bezala, nire lehengusuari esker ez nintzen desagertu.

Zer, zer iruditu zaizue istorio hau? Jakin dezazuela benetan gertatu zitzaidala, e !!!

Agur lagunok eta hurrengorarte!!!

Egileak: Carlos eta Lierni

   RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat  (2) Iruzkin  | Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  feed harpidetu

galtzagorri baten irudia

Bazen behin Josu izeneko mutil bat 6 urte zituela. Oso ausarta eta lagun ona zen. Batzuetan lotsatia zen tomatea bezain gorria jartzen zen. Egun batean hauxe esan zion Josuren amak:

- Josu, jar ezazu garbigailua, erakutsi nizun lehengoan nola egiten zen eta.

- Ama ez naiz gogoratzen nola jartzen den, esplikatuko al didazu berriro?

- Bai noski, begira lehenik botoi gorriari eman behar zaio, ondoren…

- Ah! Badakit ama, gogoratzen naiz!

- Ziur zaude badakizula Josu?

- Bai ama ziur nago, gogoratzen naiz nola egiten den.

- Ongi ba, lo-kuluxkara bat egitera noa.

- Bai ama, ondoloin.

Josuk garbigailua begiratu eta ez zegoen ia arroparik bakarrik pare bat praka eta nire galtzerdiak. Josu orduan bere logelara joan eta lurrean zituen praka batzuk hartu eta armairutik beste niki guztiak zituen tokira ez zen iristen eta. Gero garbigailuan ordu bat geroago… tilin, tilin abesti bat jo zuen garbigailuak garbitzeari amaiera emateko. Josuk garbigailua ireki eta esan zuen:

- Ama! Zer esango dit nire amatxok!esan zuen Josuk. Amak entzun zuen berari deika eta esan zion:

- Zer Josu deitu al didazu?

- Ez… ez dizut deitu segi lo egitera lasai.

- Itxaron ikusi nahi dut nola garbitu duzun.

- Ez, ez gero ikusiko duzu ama.

- Zer gertatzen zaizu ez zenuen gaizki egingo ezta?

- Eske ama begira…

- Ai ene! zer da hau Josu, suabizante gorria bota diozu eta!

- Nahi gabe egin dut, ez naiz konturatu…

- Bai, bai ba gaur egun osoa zigorturik zaude eta gainera praka guztiak txikiak egin arte ez dizkizut berriak erosiko!

Hortik aurrera Josu ez zen Josu deitzen izen hori galdu bai zitzaion, hortik aurrera denak GALTZAGORRI deitzen zioten.

Egileak:BEÑAT eta DEBORA

   RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat  Iruzkinik ez  | Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  feed harpidetu

Iratxo pare baten irudia

Kaixo. Lagunok:

Zer moduz? Gu bezala ondo egotea espero dut. Ah! Ia ahaztu zait, gu, Paola eta Irati “galtzagorriak” gara.

Gutun hau idazten dizuegu zuen DBH-1.eko lagunei buruzko informazioa emateko. Eta orain galdetuko duzue: “Nola lortu dute informazio hau galtzagorri hauek?”Ba oso errez, gu, Argitxoren lagunak garenez eta Argitxo beti zuei eta denei begira dagoenez, ba, kontatu egin digu. Zuek ere Argitxoren lagunak zarete, ezta? Espero dugu baietz, bestela oso triste jarriko gara denak.

Beno, lehenago esan dizuegu zuen lagunei buruzko informazioa emango genizuela eta kontatu beharko dizuegu, bestela, asper-asper egingo zarete. Haurreko batean, DBH-1.B gelakoak antzerki bat egiten ikusi genituen eta dirudienez, istorio polit eta dibertigarri bat prestatzen ari dira Lehenengo mailako B gelakoentzat. Okerrena da ez nuela izenburua ondo ulertu eta horregatik antzerkia egin arte itxaron beharko duzue, hala ere ez dut uste hainbeste axola izango duenik laster egingo baitute.

Guk, gauzatxo bat eskatu nahi dizuegu informazio hau emateagatik; mesedez ez kontatu ezertxo ere DBH-1.B gelakoei, bestela agian haserretu egingo dira gurekin.

Beno, dagoeneko asko idatzi dizuegu eta gainera ohera joateko ordua dugu.

Muxu handi-handi bat eta segi txintxoak izaten.

Ondo pasa Mari Tomasa.

…Aio…

Egileak: Paola eta Irati “galtzagorriak”

   RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat  Iruzkinik ez  | Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  feed harpidetu

Iratxo baten irudia

Bazen behin iratxo xelebre bat Galtzagorri izenekoa.Txikia eta gizena zen, umore ona izaten zuen beti, baina oso bihurria zen. Bera bizi zen herriak Galtzamotz izena zuen eta 10 pertxona bizi ziren bakarrik. Oso ezaguna zen bere herrian. Galtzagorrik pailazoa izan nahi zuelako erakustaldiak egiten zituen jendea alaitzeko.

Egun batean, Galtzagorrik zirko bat osatzea ez zela ideia txarra pentxatu zuen eta alkatearengana joan eta hauxe esan zion:

-Alkate jauna, nik pailazoa izan nahi dudanez guk zirko bat egitea ez dela ideia txarra pentxatu dut.

-Niri ez zait ideia txarra iruditzen, baina herriko jendeari agian ez zaio gustatuko.-Erantzun zuen alkateak.

-Dagoeneko galdetu diet eta baiezkoa esan didate.-Galtzagorrik.

-Orduan bai, zu pailazo, ni akrobata, Josu lehoiekin, Maria, zure ama eta Maitane arropetaz arduratuko dira, zure laguna Mikel txiste kontalari bezala jar dezakegu eta falta direnei sarrerak saltzen jartzeko esango diegu.Joan zaitez zirkoa egitera.-esan zuen alkateak.

Bi hilabete geroago zirkoa bukatu zuten eta beste hilabete bat praktikatzen eta arropak egiteko erabili zuten.

Handik aste batera munduan zehar zebiltzan zirkoarekin eta oso famatuak egin ziren, eta oso ongi pasatzen zuten, batez ere Galtzagorri, pailazoa baitzen.

Egilea: Harritxu Muxika

   RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat  Iruzkinik ez  | Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  feed harpidetu