Kaixo guztioi! Ni galtzagorri naiz, iratxo bihurri bihurria, inon ez dago ni baino bihurriagoa den inor. Iratxoa naizenez gero, oso txikia naiz eta galtza gorri gorri batzuk daramatzat soinean. Ez ditut dutxatzeko ere kentzen. Gainera ezin dut 5 egun baino gehiago galtza gorririk gabe egon, desagertu egingo bainintzateke. Orain kontatuko dizuedan istorioak zerikusi handia du horrekin.
Kontua zera da, ……..
Egun normala zen hura, edozein bezalakoa, eta goizero bezala, lanera joateko prestatu nintzen (Iturgin modura egiten dut lan). Lanera joan aurretik nire 12 galtza gorriak tindategira eraman nituen, oso zikinak zeuden eta. Beraz, etxean geratzen zitzaidan galtza pare bakarrarekin abiatu nintzen lanera. Matxalen andrearen etxera joan behar nuen iturri bat konpontzera. Matxalen nire bizilagun petral eta kaskarina da, hori bai, oso polita da.
Beraz, Matxalenen etxeko txirrina jo nuen “PIIIII”. Andreak etxeko atea ireki eta lanean jarri ninduen. Baina lanean ari nintzela “PLAST”, geratzen zitzaizkidan galtza bakarrak zikindu nituen. Orduan etxera joan nintzen ea, zorte apurtxo batekin, galtzaren bat aurkitzen nuen ikustera.
Ezertxo ere ez. Ez nuen ezer aurkitu. Guztiz etsita nengoen, izan era, aste beteko oporrak egun horretantxe hasten ziren eta denda guztiak itxita zeuden. Lur jota geratu nintzen, lehen esan dudan bezala, ezin baitut 5 egun baino gehiago galtza gorririk gabe egon. Orduan gogoratu nintzen tindategian nituela galtzak, beraz, ziztu bizian joan nintzen bertara. Baina, ai ene, itxita zegoen. Noski, astelehen arratsaldeetan itxita egoten da tindategia. Ez nekien zer egin, baina bat batean:
Kaixo Galtzagorri! -Nire lehengusua zen, Anbroxio-.
Anbroxio nire herritik kilometro askotara bizi da eta ez da askotan etortzen ni bisitatzera. Eta gainera, nik azken aldian, eurengana bisitan joan ginenean, beren etxean utzi nituen galtzak zekartzan. Orduan, pozez zoratzen, galtza horiek jantzi nituen.
Eta kontatu dizuedan bezala, nire lehengusuari esker ez nintzen desagertu.
Zer, zer iruditu zaizue istorio hau? Jakin dezazuela benetan gertatu zitzaidala, e !!!
Agur lagunok eta hurrengorarte!!!
Egileak: Carlos eta Lierni
![Validate my RSS feed [Valid RSS]](/images/validrss.png)