Galtzabeltz baten irudia

Galtzagorriak, aspaldiko izakiak dira. Gorriak, txikiak eta bihurriak, baina txintxoak dira. Galtzgorriek aspaldian euskera erakusten zieten ez zekitenei eta zekitenei ere gehiago erakusten zieten. Arazo batzuk egoten ziren batzuetan, baina behin arazo handi bat izan zen.

Egun batean, Galtzatxo izeneko galtzagorri bati, bere txapela kendu zioten. Nor izan zen? Galtzabeltz gaizto bat. Lehen ez dizuet esan, baina galtzagorriek beraien txapelarik gabe, ezin zuten euskara irakatsi. Galtzabeltzak, ondoren, txapela beltzez margotu zuen, eta orduan, buf!

Segituan, euskara zekitenei ahaztarazi zien. Galtzagorriak oso triste zeuden, ezin baitzuten ezer egin, gainera, galtzabeltzak, beraiek baino indartsuagoak ziren.

Galtzagorriek, Galtzatxori laguntzeko, pentsatu zuten denei azkar-azkar euskara irakastea baina galtzabeltzek berriro ahaztarazten zieten. Ondoren, galtzabeltz guztiei euskara irakastea pentsatu zuten baina galtzabeltzek ez zuten ikasten.

-Ezinezkoa da galtzabeltzei garaitzea! Nire txapela dutenetik garaiezinak dira! –esaten zuen galtzatxok. Baina egun batean, galtzagorriek, denak gorriz margotzea erabaki zuten eta orduan zer gertatu zen? Ba denak galtzagorri bihurtu zirela.

Ideia hori, guk ezagutzen dugun galtzaberde batek izan zuen: Argitxok. Bera, galtzagorria da izatez baina galtza berdeak jazten ditu. Hortik aurrera, egun hau ospatzeko, euskaraz bizi eguna ospatu zuten.

Egilea: Iñigo Jauregi

   RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat  Iruzkin (1)  | Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  feed harpidetu

Galtzagorriren irudia

Bazen behin Galtzagorri izeneko iratxo bat. 52cm besterik ez zituela neurtzen. Bere izenak dioen bezala, galtza gorriak daramatza eta kamiseta txuri bat perretxiko batekin. Kamisetan daraman perretxikoa bere etxea da. Bere etxearen teilatua gorria da eta puntutxo zuriak ditu. Etxearen “zurtaina” zuria da eta etxearen inguruan lorategi eder bat dauka.

Behin gure Galtzagorri kaletik paseatzen zihoala ume batekin topo egin zuen eta ume horrek ez zekien euskara,gaztelera baizik eta pentsatu zuen ume guztiei gazteleraz hitz egingo ziela. Orduan, Galtzagorrik Argitxori dei egin zion eta bidetik pasatu zitzaiona kontatu zion. Argitxok euskaraz hitz egin behar zuela esan zion Galtzagorriri. Galtzagorrik berak ez zekiela nola egin, esan zion. Orduan, Argitxok ez kezkatzeko esan zion eta bere magia erabiliz, ume horri euskaraz hitz egiten erakutsi zion.

Egileak: Shantalen eta Jon (DBH 1-B)

   RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat  Iruzkinik ez  | Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  feed harpidetu

Lehengoan, Berria egunkaria irakurtzen ari nintzela, albiste pozgarri honekin egin nuen topo:

D ereduko laugarren lerroa jarriko dute Patxi Larrainzarren. Iruñeako ikastetxean tokirik gabe gelditu ziren hamabi haurrek han ikastea onartu du Nafarroako Gobernuak.

Gurasoek hamaika ekimen egin ondoren, tartean hainbat elkartze eta prentsaurreko, ahalegin horiek guztiek eman dute bere fruitua, azkenean, D ereduko laugarren lerroa jarriko baitute Patxi Larrainzarren.

Zoritxarrez, ez du luzaroan iraun poz honek, orriari buelta eman eta honelako hau irakurri dudanean:

Ele biko unibertsitatea kalitate txarrekoa izango litzatekeela adierazi du Nafarroako presidenteak

.

Komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan bazterrean utzi zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoa ele bikoa izateko aukera. BETIKO LEPOTIK BURUA!

Nafarroa oinez Honek guztiak, Nafarroa Oinezeko logoa ekarri dit burura. Bertan agertzen den zurrunbiloak ikastetxe hauek aurrera egiteko dituzten oztopoetan pentsarazi dit. Ez da samurra urte osoan zehar ikastola hauek egin beharreko lana eta bota beharreko izerdia hau guztia ondo irten dadin. Nafarroa Oinez euskal kulturaren alde egiten duten ikastetxeen ospakizuna da. Urtero-urtero ikastetxe ezberdin batek antolatzen du hauek duten premiaren arabera. Aurten, Berako Labiaga ikastolari egokitu zaio antolakuntza honen buru izatea.

Ez da Berak Nafarroa Oinez ekimena antolatzen duen lehenengo aldia, bai 1983ko bai 1994ko ekitaldiak bertan egin baitziren. Lehenengoan, euskaltzale guztioi esker, sekulako arrakasta lortu zen eta aurrez ezarritako helburuak betetzeko adina laguntza jaso zuten. 1994ko ekitaldira ere 80.000 pertsona inguratu baziren ere, iluntzean, gertakizun desatsegin bat zela eta giroa ilundu zen (polizia nazionala sartu zen eta bertan zegoen jendearen aurka kargatu zuen).

Aurtengo jaialdia ere arrakastatsua izatea espero da; izan ere, kontuan hartu behar baita, Nafarroa Oinez ez dela egun bateko lana, urte osoan zehar jende askoren inplikazioa eskatzen duen ekintza baizik.

Beste alde batetik, festa gune ezberdinetan banatuta egongo da adin guztiko jendearentzat jarduera ugarirekin. Abestia, berriz, Skalariak taldearena da eta letra Estitxu Arozenak idatzia. Beste urteetan bezalaxe, aurten ere helburu nagusia ikastolen egoera ekonomikoa arintzea da; beraz, denak gonbidatzen zaituztet bihar ospakizun honetara hurbil zaitezten, Berako ikastolak bere helburuak bete ditzan. ORAINGOAN BAI!

Abestia entzun nahi duzu?


powered by ODEO

Egilea: Leire gaztañaga

Jatorria: Euskaljakintza

   RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat  Iruzkinik ez  | Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  feed harpidetu

Euskaraz Bizi Egitasmoaren inguruan kontaezinak dira gure ikastolan antolatzen ditugun jarduerak. Oraingo honetan, beste baliabide berri bat erabiltzen hasiko gara: blog hau, hain zuzen ere.

Blog honen bidez DBH 1eko ikasleek eta beraiekin kidetutako Lehen Hezkuntzako ikasleek burutuko dituzten jarduerak ezagutzera emango ditugu, euren arteko komunikazioa sutatzeko baliabidea izango da eta, nola ez, gure ikastolan Euskaraz Bizi Taldeak antolatzen dituen jarduera guztien isla izango da blog hau.

Ibilbide oparoa izan dezala blog honek.

   RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat  (3) Iruzkin  | Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  feed harpidetu